Podcast: Play in new window | Download

Nola moldatu musikaren sektorean, pausoz pauso
Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcast-era. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcast-aren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Aurreko programan, ibilbide honi ekin genion, eta “Nola moldatu musikaren sektorean, pausoz pauso” gaiari heldugenion. Ideia bat sortu eta abesti bat osatzen den uneaz hitz egin genuen, eta azaldu genuen Jabetza Intelektualaren Legeak zuzenean egileei eskubide batzuk ematen dizkiela abesti bat konposatzeagatik.
Baina konposatzeaz gain musika jotzen, kantatzen eta grabatzen bada, legeak bestelako eskubideak onartzen ditu, elkarri lotutako eskubideak, alegia. Hori buruzkoa da gaurko kapitulua. Baita alderdi moral eta ekonomikoarena ere (ondarezkoa), eta, horren barruan, eskubide esklusibo eta ordainsariena. Kontzeptu horiek hasieran konplikatuak eta lausoak dirudite, baina Ainarak xehetasunez azaltzen ditu.
Oraingoan, Autoríaren 57. programa gomendatzen dugu. Programa horretan adimen artifizialak sortutako lanez hitz egin zen, podcast honetan azaldutako guztia biribiltzen zuen kapitulua.
Honaino, gaurko programa, mila esker gure audientziari, entzuteagatik eta legardon.net/donación -en bidez laguntzeagatik, eta gure LeGardon.net webgunean eskuragarri dauden musika-, ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreko jabetza intelektualeko ikastaroetan izena emateagatik.
Eskerrik asko, halaber, Musika Bulegoari, “Proiektuentzako laguntza-poltsaren” bidez laguntzen baitu « Autoría » serie berezi hau.
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):