Podcast: Play in new window | Download

Nola moldatu musikaren sektorean, pausoz pauso
Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcast-era. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcast-aren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaurko saioan hitz egingo dugu zer gertatzen den abestiak taldekide batzuen artean osatuz gero, nola ezartzen diren autore-ehunekoak eta zer nolako akordioak lortu behar diren diskoaren grabazioan eta bandaren kontzertuetan parte hartzen duten musikariekin.
Aste honetako gomendioa Autoriaren 34. eta 35. programak da:
Honaino, gaurko programa, mila esker gure audientziari, entzuteagatik eta legardon.net/donación -en bidez laguntzeagatik, eta gure LeGardon.net webgunean eskuragarri dauden musika-, ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreko jabetza intelektualeko ikastaroetan izena emateagatik.
Eskerrik asko, halaber, Musika Bulegoari, “Proiektuentzako laguntza-poltsaren” bidez laguntzen baitu «Autoría» serie berezi hau.
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):