Podcast: Play in new window | Download

Nola moldatu musikaren sektorean, pausoz pauso
Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcast-era. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcast-aren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaurko saioan, autoekoizpenaz hitz egingo dugu, zer onurak dituen eta gure lanaren kontrola izaten jarraitzeko zer izapide egin behar ditugun. Konposatu berri dugun diskoa grabatu, editatu, banatu eta saltzeko arduradunak dituen zailtasunei buruz ere hitz egingo dugu. Oztoporik libre ez den bidea, baina oso atsegina.
Gomendioak Autoríaren bi programa dira, kontzeptu horiek gehiago garatzen dituztenak.
Honaino, gaurko programa, mila esker gure audientziari, entzuteagatik eta legardon.net/donación -en bidez laguntzeagatik, eta gure LeGardon.net webgunean eskuragarri dauden musika-, ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreko jabetza intelektualeko ikastaroetan izena emateagatik.
Eskerrik asko, halaber, Musika Bulegoari, “Proiektuentzako laguntza-poltsaren” bidez laguntzen baitu «Autoría» serie berezi hau.
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.