Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Azken programak sakontzeko zenbait gogoeta ireki zituen. Horietako bat zen zer gertatzen den ekoizle batek kontratu idatzi bat sinatu nahi ez duenean. Bitxia bada ere, kapitulu hori prestatzen ari ginen bitartean, hainbat kontsulta iritsi zaizkigu produktore batekin lehen bilera egin aurretik kontuan hartu beharreko gaiei buruz. Gure ustez, interesgarria da lehenik gai hori jorratzea, eta gero itunak idatziz formalizatzearen garrantzia.
Hitz egitea ahaztu ezin zaigun xehetasunetan eta baldintzetan sartu aurretik, lehen bilera horri aurre egiteko jarrerari buruzko aholku orokorrak ematen ditugu.
Aste honetako gomendioa asertibitatea definitzea da, negoziatzera eseri behar dugunean oso ondo etorriko zaigun ezaugarria, besteei gure ideiak, iritziak eta beharrak modu legitimoan eta enpatikoan jakinarazteko aukera ematen baitu.
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):