Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaurko programa oso lotuta dago, eta, segur aski, 88. kapituluan hitz egiten dugun guztiarekin lotuko da. Kapitulu horretan, zuen galderei erantzuten genien, produkzio-etxe batekin edo lan bat enkargatuko dizuen bezero batekin lehen bilera egiteko moduari buruz. Aurreko kapituluan hitz egin dugu, halaber, pertsona egileek eta artistek batzuetan izaten duzuen defentsa-gabeziari buruz, idatzizko akordioak formalizatzen ez direnean… Gaur, hain zuzen, bilera horietan hitz egiten eta erabakitzen duzuen guztia idatziz jasotzearen garrantziaz hitz egingo dugu. Besteak beste, gai hauek landu dira:
- Lan kontratu artistikoa, Artistaren Estatutuaren garapenean iaz egindako aurrerapenetako bat.
- Pertsona autonomo batek enpresa batentzat zerbitzu sortzailea eman behar badu, akordioa hitzez soilik formalizatu daiteke?
- Enpresak uko egiten badio idazlana sortzeko eta eskubideak lagatzeko baldintzak idatziz jartzeari, Jabetza Intelektualaren Legeak zerbait esaten du horri buruz?
- Pertsona bat enpresak lan-kontratua badu, baldintza berak aplikatuko lirateke idatzizko kontraturik ez badago?
- Zer adierazten du Jabetza Intelektualaren Legeak lankidetza-lan batean eskubideen banaketari buruzko ezer hitzartu ez bada?
Aste honetako gomendioak hauek dira:
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):