Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Argiren bat emateko asmoz, adimen artifizialari buruzko hitzaurrea eta teknologia hori sormen eta hedapen artistikoan erabiltzearen ondorioak izango ditu ardatz gaurko programak. Aspalditik ari gara gai hau ukitzen, 57. programan (2021. urtearen amaieran), baina beldur naiz gauzak asko aurreratu direla ordutik hona. Beraz, errepasatu ditzagun lan original bat sortzen duen autore bat definitzen duten oinarrizko ideia horiek, eta adimen artifiziala nola egokitzen den horretan guztian:
- Lan bat giza pertsona batek sortu ez badu, lan gisa har dezakegu?
- Adimen artifizialak sortutako sorkuntza originala dela esan daiteke?
- Eta legez figura egilerik eta obrarik ez egoteak, nola eragiten die artista interpretatzailearen irudiari eta interpretazio bati lotutako eskubideei?
- Nor da adimen artifizialak sortutako lan baten eskubideen titularra?
- Zein dira adimen artifizialaren inpaktuarekiko sentikorrenak?
- Gaur egun, adimen artifiziala erabiltzen ari dira artista oso ezagunen kanten antzekoak sortzeko… Zer ondorio legal ditu horrek guztiak?
- Eta hirugarren pertsonei horrelako erabilerak baimentzen dizkien norbaiten kasurik izan da?
Aste honetako gomendioa Damon Krukowski musikari eta idazlearen (Galaxie 500, Damon and Naomi) artikulua da: “Musikariek autore-eskubideak baino lan-eskubide gehiago behar dituzte. IA teknologia berria da, baina aspaldiko borroka”. Krukowskik Holly Herndon artistaz hitz egingo digu. Holly+ IAn oinarritutako ahots-tresna bat garatu du: https://holly.plus/
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):