Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaur, adimen artifizialari (AA) buruz hitz egiten jarraituko dugu. Bereziki aztertuko dugu nola eragiten dion AA musika-industriari ekoizpen-moduetan, streaming-ereduetan eta abarretan. Horretarako, Alberto Arenal Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritzako doktorea izango dugu saioan berriro. UNEDeko irakasle eta ikertzailea eta Rule Eleven-eko bazkidea, musikaren industriako eraldaketa digitalaren eremuan oinarritutako aholkularitza estrategikoa.
Harekin gai hauei buruz hitz egiten dugu:
- Zer gertatuko litzateke diskoetxeek berek Adimen Artifizialeko sailak garatu eta beren ereduak entrenatzen eta artisten estiloko “abesti” berriak sortzen hasiko balira?
- Zer ondorio ekarriko lituzke horrek?
- Zer kontu edo ardatz nagusi lantzen ari dira diskoetxeen eta streaming plataformen arteko negoziazioetan?
Gaurko saioaren gomendioa Mario Escribanok El Confidencial-entzako idatzitako artikulua da, YouTube-ren eta Universal-en arteko akordioari buruzkoa: “Las estrellas del rock vendieron su música por una millonada. Ahora Google va a sacar tajada”. Ainara LeGardonek eta Alberto Arenalek berak hartu zuten parte artikulu horretan.
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.