Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaur, Alberto Arenal izango dugu gurekin, Autoriako ohiko gonbidatu bihurtu baita.’ Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritzako doktorea da, UNEDeko irakaslea eta ikertzailea eta Rule Eleveneko bazkidea. Rule Eleven aholkularitza-enpresa estrategikoa da, eta musikaren industriako eraldaketa digitalaren eremuan oinarritzen da.
Azkenaldian irakurri ditugun berrien arabera, badirudi aldaketa estrukturala izango dela streaming musikalaren ereduan. Spotifyren prezio-igoeraz hitz egin da, plataformen banaketa-ereduan aldaketaren bat egon daitekeela, etab. Gai honi ekiteko, “Universal Music akordio batera iritsi da streaming-aren ekonomia birmoldatzeko” albistea aipatuko dugu. Berriaren arabera, Deezerekin sinatutako hitzarmenaren helburua da artistentzako eta zigiluentzako royaltiak handitzea eta “zarata”ren ordainketak murriztea.
Gaurko artikulu gomendatuan adimen artifizialaren bidez sortutako artista birtual berri bat aipatzen da. Eztabaidatu dugu ea hori ote den musikaren etorkizuna:
Virtual Influencer Noonoouri Lands Record Deal: Is She The Future Of Music?
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):