Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoría-ra: dummie-entzako jabetza intelektualaren podcastera. Egile-eskubideen mundu liluragarri honi buruzko zalantzak argituko dizkizuegu, eta jabetza intelektualari buruzkoak oro har.
Legardon.net/contacto-n utzi ditzakezue galderak, eta beste aldean gaudenok, Ainara LeGardon, musikaria eta jabetza intelektualeko espezialista, eta Alberto Cortés, ERA Magazine podcastaren arduraduna, erantzuten saiatuko gara.
Gaur, azken hilabeteetan Ainarari hiru aldiz heldu zaion gai bat aztertuko dugu.’ Galdera, berez, sinplea da: “Kontzertu bat antolatzen badut, SGAEri ordaindu beharra daukat?”.
- Uler daiteke SGAEk ez dituela beti kudeatzen talde GUZTIEN errepertorio GUZTIAREN eskubide GUZTIAK, ezta?
- Kontu honekin, gauza bera da erakunde antolatzailea enpresa pribatua edo administrazio publikoa bada? Ala badago alderik?
- Zer irtenbide edo aholku eman diezazkiokegu ikuskizunak antolatzen dituen norbaiti, gauzak behar bezala egin daitezen?
- « Udaletxe batzuk kexu dira autoreek barietate-orria SGAEri bidaltzen diotelako kontzertua baino askoz geroago, eta SGAEk urte batzuk geroago deitu du, udal horrek urte horretan dituen gastuen aurrekontuan sartzen ez diren eskubideak kobratzeko. » Zer egin daiteke kasu horietan?
- Beren errepertorioa interpretatzen duten kantautoreen edo artisten kasuan, egile-eskubideak zuzenean negoziatu ahal izango lituzkete aretoarekin edo promotorarekin?
Programaren gomendioak gai honi buruzko hainbat albiste dira:
- “Un juzgado exime a una sala de conciertos de pagar a la SGAE porque llegó a acuerdos particulares con los músicos”.
- “Interpretación por los propios autores de sus temas musicales: ¿puede reclamar la SGAE?“
- “Cantautores que actúan en vivo: ¿comprende su caché también el pago por derechos de autor?“
- “La SGAE contra los ayuntamientos“.
Honaino gaurko programa, gure audientziari esker, gu entzuteagatik eta legardon.net/dohaintzaren bidez laguntzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteari, “Autoría” programa hau babesten baitu “Jarduera poltsa”-ren bidez. Eskerrik asko!
Eta ez ahaztu jabetza intelektualari buruzko galderak legardon.net/contacto-ra bidal ditzakezuela. Soinu-eremu honetatik erantzunak ematen saiatuko gara. Hurrengo programa arte. Agur.
¿Quieres ayudar a este podcast?
Este podcast nace con la intención de hacer entendible el entramado de los derechos de propiedad intelectual y facilitar su comprensión a las personas creadoras. Si algo de lo que contamos te ha servido de ayuda y te apetece contribuir a que sigamos realizando nuestra labor compartiendo el contenido de forma gratuita, puedes donar algo aquí (cualquier cantidad será bienvenida e invertida en mantener este podcast):