Loading Events

« All Events

Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra

20 May - 2 June

EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar. Ikastaroa gazteleraz izango da.

HIZLARIA: Ainara LeGardon

25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musika, artista autogestionatua da eta jabetza intelektualean aditua.

NORI ZUZENDUA: Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar…

IKASTAROREN DINAMIKA: ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak eskura izango ditu.

Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.

IZEN EMATEA: ikastaroa dohainik da eta izena emateko epea maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da.

Details

Start:
20 May
End:
2 June
Event Category:
Website:
https://musikabulegoa.eus/eu/jabetza-intelektuala-oinarrizko-on-line-tailerra-2/
Lost password?

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies