Saio pertsonalizatuak
Komunitate sortzaileak bere lanen kudeaketari buruz erabaki kontziente eta arduratsuak hartu ditzan, funtsezko da artistei eta sortzaileei beharrezko prestakuntza ematea jabetza intelektualaren alorrean. Era berean, kultura kudeatzen diharduten pertsonei prestakuntza eta aholkularitza emateak beharrezko tresnak emango dizkie beren gaitasunak modu eraginkorragoan garatzeko.
Artista bazara edo edozein kultur proiektu martxan baduzu, ezinbestekoa duzu jakitea zure lanek eta/edo ekoizpenek zer eskubide sortzen dituzten eta nola kudeatu eta defendatu. Akordiorik ez sinatzea gomendatzen dizugu, zertan konprometitzen ari zaren erabat ulertu gabe. Obra sortzeko enkarguak ulertzen eta negoziatzen lagun diezazukegu, eta kontratuak (argitaletxe, diskoetxe, banaketakoak, …), eta, hala behar baduzu, laguntza behar duten prozesu zehatzetan zehar ere lagun diezazukegu.
Aurrekontua eta hitzordua eska ditzakezu, zergatik nahi duzun labur azalduz, helbide honetan: https://legardon.net/contacto.
Doako saioak
Zerbitzua dohainik da Musika Bulegoa eta Euskal Irudigileak elkarteetako bazkideentzat eta Arraguako artistentzat, gure lankidetza-hitzarmenei esker. Kasu horretan, elkarte horien bidez bidal daiteke kontsulta zehatza, eta posta elektronikoz kudeatuko litzateke, edo, segun kontsulta nolakoa den eta aldeek zer aukera daukaten, bideokonferentziaz edo aurrez aurreko bilera eginez ere egin liteke.
Era berean, Irungo Udalarekin eta CBA Kultur Zentroarekin dugun akordioari esker, hilean arratsalde bat ematen dugu aholkularitza behar duen edonori doako aholkularitza eskaintzen. Online nahiz aurrez aurre ematen dugu arreta. Nolanahi ere, aurretik hitzordua eskatu behar da, zergatik nahi den labur azalduz, helbide honetan: https://legardon.net/contacto.