Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri “Autoretza” podcasteko sail berezi batera. Lau programa horietan, Ainara LeGardon musikari eta jabetza intelektualean adituak, eta hitz egiten dizuen honek, Alberto Cortések, ERA Magazine podcastaren arduradunak, hainbat diziplinatako artistekin hitz egingo dugu.
Gai interesgarri batzuei buruz hitz egingo dugu; besteak beste, beren sorkuntza-prozesuei buruz, beren proiektuen autogestioari buruz, aurkitzen dituzten zailtasun eta erronkei buruz eta jabetza intelektualaren inguruan duten esperientziari buruz.
Gaurko saioan, Myriam Perez Cazabon dugu gurekin. Koreografoa da, interpretea eta irakaslea. Dantza garaikidearen esparruan lan egiten du, baina azpimarratu du hainbat diziplinatako (musika, antzerkia, argazkilaritza, diziplina anitzeko artea,…) koreografo, konpainia eta artistekin elkarlanean aritu nahi izaten duela. 2004tik, bere sortzaile- eta interprete-lana dantzaren dantzaren esparru pedagogikoarekin uztartzen du. 2016an, NERI(H)ARI izeneko bere proiektu pertsonalari ekin zion konpainia gisa. Gaur egun, pieza berri batean lan egiten du: HIRU (3).
Myriamekin izandako elkarrizketan gai hauei buruz hitz egin dugu:
• Bizitza osoan dantzarekin lotuta egon zara, eta duela 4 urtetik zure proiektu pertsonala hasi duzu konpainia propio batekin. Zerk bultzatu zintuen autogestiorako jauzi hori egitera?
• Gure programan hainbat aldiz hitz egin dugu ikus-entzunezkoen sektorean eta arte eszenikoetan musika-ekoizpenak sartzeari buruz. Zure piezetan Mursego eta Elle Belgaren musika erabili duzu, besteak beste. Zure kasuan, nolakoa da prozesu hori? Nola aukeratzen duzu musika edo nola egiten duzu lan egileekin?
• Inoiz arazorik edo zalantzarik izan al duzu egile-eskubideen kudeaketari dagokionez?
• Egun hauetan lanean ari zaren pieza berriaren lagin bat aurkezten aritu zara, HIRU (3). Irungo Menchu Gal aretoan izan zineten duela gutxi. Zer moduz aurkezpen horiek?
• Prozesuan dauden laginen ondoren jasotzen den feedbackak balio al dizu zure sorkuntzetan xehetasunak doitzen joateko? Nola jasotzen duzu?
• HIRU(3)ren dosierrean, formatu ez-konbentzionalaz hitz egiten duzu, hainbat espazio eta/edo eszenatokitara egokitu daitekeenaz, eta kontatzen diguzu “ezegonkortasuna gure lanbidearen ezaugarririk ohikoenetako bat denean” eta “egungo egoeraren ondoriozko ziurgabetasun orokorraren sentsazioak” eragiten dizunean, beste ikerketa-bide bat planteatzen dela sortzeko prozesuan eta aurkezteko formatuan.
Eskerrik asko, Myriam, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik; eskerrik asko, astero jarraitzen gaituzuen entzuleoi, eta, oraingoan, eskerrik asko, Irungo Udalari, “Autoretza” sail berezi hau egitea ahalbidetu baitu, “Sorkuntza-jarduerak sustatzeko” laguntza batekin. Hurrengora arte!