Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri Autoretza podcasteko sail berezi batera. Lau programa horietan, Ainara LeGardon musikari eta jabetza intelektualean adituak, eta hitz egiten dizuen honek, Alberto Cortések, ERA Magazine podcastaren arduradunak, hainbat diziplinatako artistekin hitz egingo dugu.
Gai interesgarri batzuei buruz hitz egingo dugu; besteak beste, beren sorkuntza-prozesuei buruz, beren proiektuen autogestioari buruz, aurkitzen dituzten zailtasun eta erronkei buruz eta jabetza intelektualaren inguruan duten esperientziari buruz.
Programa honetan, Ana Aynetoren laguntza dugu. Musikaria da, Irungo Udal Musika Eskolako eta Kontserbatorioko gitarra-irakaslea. Ikasketak Bilbon hasi zituen, eta erdi mailako ikasketak Alacanteko Oscar Esplá kontserbatorioan amaitu ondoren, Donostian osatu zuen bere prestakuntza, Ohorezko Saria lortuz. Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu da. Esparru akademikoan egindako ibilbideaz gainera, Indidxabak pop-rock proiektua garatu du, beste hiru emakumerekin batera.
Honako gai hauetara jo genuen Ana Aynetorekin egin genuen elkarrizketan:
• Uste dut Ainarak oso ondo azaldu duela zure ibilbide artistikoa, baina jakin-min handia pizten dit Kontserbatorioko gitarra-irakasle bat nola bihurtu den rockera. Zer motibazio edo kezka izan zenituen proiektu hori osatzeko?
• Eta nola sortzen zaizu gitarraren alderdi klasikoa ikastea? Ez da oso ohikoa, eta, gainera, lotuago egoten da pop eta rockari eta ikaskuntza autodidaktari.
• Gainera, autogestionatzea erabaki zenuten, ezta?
• Eta esaiguzu nolakoak diren zure ibilbideko sorkuntza-prozesuak; Orkestra Sinfonikoetan interpreteagoa zara; irakurri dut konposizio klasikoen egokitzapenak ere egiten dituzula, baina ez dakit zure rock proiektuan sentitzen ote zaren askeen sorkuntza aldetik.
• Behin, kontzertu batetik irtetean, ahaztuko ez dudan zerbait esan zenidan: kontzertu hura ikustean izan zenuen sentsazioa deskribatu zenuen, “denboraren dimentsioa aldatu izan balitz bezala, luzatu edo trinkotu izan balitz bezala; eta azaldu zenidan urpekaritza egin zenuenean bakarrik sentitu zenuela horrelakorik. Atentzioa eman zidan horrek, eta asko esaten du zutaz eta musika entzutean musikaren mende jartzeko duzun gaitasunez. Ez da ohikoa prestakuntza tekniko eta akademiko handiko pertsonengan musikaren mende erraz jartzea eta ikuspuntu analitikotik ez entzutea. Sentsazio hori edo antzeko zerbait gertatu al zaizu inoiz eszenatokian zaudela?
• Irakasle gisa, zer pentsatzen duzu jabetza intelektualaren irakasgaia musika-ikasketetan orokorrean ez dagoelako? Badakit goi-mailako graduetan hasi direla ematen, baina nire irudipena da jendea oso trebatuta ateratzen dela alderdi musikaletan baina ezagutza gutxi bereganatzen dutela beren lanbidean eta beren eskubideen kudeaketan etorriko zaien errealitateari buruz.
Eskerrik asko, Ana, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik; eskerrik asko, astero jarraitzen gaituzuen entzuleoi, eta, oraingoan, eskerrik asko, Irungo Udalari, Autoretza sail berezi hau egitea ahalbidetu baitu, “Sorkuntza-jarduerak sustatzeko” laguntza batekin. Hurrengora arte!