Podcast: Play in new window | Download

Kaixo, zer moduz? Ongi etorri “Autoretza” podcasteko sail berezi batera. Lau programa horietan, Ainara LeGardon musikari eta jabetza intelektualean adituak, eta hitz egiten dizuen honek, Alberto Cortések, ERA Magazine podcastaren arduradunak, hainbat diziplinatako artistekin hitz egingo dugu.
Gai interesgarri batzuei buruz hitz egingo dugu; besteak beste, beren sorkuntza-prozesuei buruz, beren proiektuen autogestioari buruz, aurkitzen dituzten zailtasun eta erronkei buruz eta jabetza intelektualaren inguruan duten esperientziari buruz.
Oraingoan Rafa Rodrigorekin hitz egingo dugu: musikaria da, argazkilaria, sortzailea eta origami irakaslea. Gitarrista gisa, mundu osoko agertokietan ibili da 90eko hamarkadatik, Skunk eta Willis Drummond taldeekin. Era berean, origami-diseinatzailea eta “tolestatzailea” da, prestakuntza-tailerrak egin ohi ditu eta hainbat erakusketatan parte hartu du. Argazkigintzaren esparruan, besteak beste, “Light painting” izenekoa garatzen du, eta teknika horrekin egindako sorkuntzak nazioarteko kanpainetan erabili izan dira, eta mundo osoan erakutsi dira.
• Rafa, zer moduz? Pozten naiz programan zaudelako. Kontaiguzu zure azken proiektua: origami-sorkuntza batekin parte hartu duzu estreinatzear dagoen dokumental batean.
• Zure profila oso bitxia da; izan ere, sare sozialetatik urrun zaude, ez duzu zeure web orririk musikari edo argazkilari gisa egiten duzun lanari buruz, origamiari buruzkoa soilik. Zerk bultzatzen zaitu sareetatik urrun egotera? Eta urruntze hori bateragarria al da lanak ohiko beste bide batzuetatik iristen jarraitzearekin?, ahoz aho esaterako.
•… eta, hala ere, ia online presentziarik gabe, light paintingeko enkargu handienetako bat iritsi zitzaizun, ezta? Kontaiguzu nola izan zen enkargu haren historia.
• Handik gutxira, egile gisa dituzun eskubideak urratu zizkizuten, eta ahal dugun neurrian hitz egingo dugu horri buruz, judizioz kanpoko akordio batekin amaitu baitzen, konfidentzialtasun-klausula bat ere barne. Nola jakin zenuen zure irudietako bat bidegabe erabili zela?
• Beraz, zuk lizentzia libreak erabiltzen dituzu zure argazkietako batzuetan, ezta? Zer lizentzia-mota, zehazki, eta zergatik?
• Bada aipatu gabe utzi nahi ez dudan zerbait: zure lana, argazkilari gisa, kontzertuetan edo beste pertsona batzuen sormen-prozesuak dokumentatzen, nire kasuan edo Lisabören kasuan, adibidez. Gero eta gutxiago gustatzen zaizu kontzertu batean argazkiak ateratzea, eta esan didazu pentsatzen duzulako oztopatu dezakezula, enbarazu egin dezakezula…Nola bizi duzu argazkilari gisa eta nola bizi izan duzu eszenatokian musikari gisa?
• Gaur ez dugu denbora askorik izango, baina, gutxienez, origamiaren gaia atera nahi nuke, eta arlo horretan jabetza intelektualaren inguruan dagoen berezitasuna aipatu ere bai.
• Astean behin light painting tailerrak egitea da zure aldizkako jarduera finko samarra, baita gazteentzako origami tailerrak ere eskolaz kanpoko ordutegian, nahiz eta orain jarduera hori etenda dagoen pandemiaren ondorioz, ezta?
• Beno, bada, espero dugu laster berri ekitea tailer eta jarduera horiei, eta jarrai dezazula gazteei jakin-min hori eta sortzeko gogo hori helarazten.
Eskerrik asko, Rafa, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik; eskerrik asko, astero jarraitzen gaituzuen entzuleoi, eta, oraingoan, eskerrik asko, Irungo Udalari, Autoretza sail berezi hau egitea ahalbidetu baitu, “Sorkuntza-jarduerak sustatzeko” laguntza batekin. Hurrengora arte!