
Ainara LeGardon naiz, 1991tik autogestionatutako musikaria eta artista. Jabetza intelektualean espezializatu nintzen, sortzaile-premia hutsagatik.
Musika zenbat eta gehiago gustatu, urrunago sentitzen naiz musikaren industriatik. Hori dela eta, nire diskografia-zigilua sortu nuen 2003az geroztik.
2004az geroztik, autogestio kulturalarekin lotutako tailerrak ematen ditut, eta aholkularitza-lanak egiten ditut jabetza intelektualeko eskubideei buruzko zalantzak argitu behar dituen edozein sortzaileri, bere lanak autoargitaratzeko legezko izapideei eta, oro har, nire esperientzia lagungarri izan daitekeen edozein gairi buruz. Halaber, prestakuntza eskaintzen diet kultura-kudeaketako profesionalei, eta beren gaitasunak ahalik eta modurik eraginkorrenean garatzeko behar dituzten tresnak eskura jartzen saiatzen naiz.
LeGardon.net-en aholkulari gisa aritzen naiz. Jakin-mina baldin baduzu, nire musika eta nire lan artistikoak www.ainaralegardon.com helbidean aurkituko dituzu.
Lotura honetan, jabetza intelektualaren eta kultura-kudeaketaren arloan egin dudan ibilbidea eta daukadan formakuntza laburbiltzen dira. Hala ere, horrek ez luke ezer esan nahi ez baditugu kontuan hartzen milaka eta milaka ordu pasatutakoak entsaio lokaletan, soinu probetan, kontzertuetan, grabazio-estudioetan, muntaketa eszenikoetan, kulturan aritzen diren beste pertsona batzuekin izandako elkarrizketetan eta, jakina, Zuzenbidearen eta Artearen hainbat esparrutan orain arte eman ditudan 150 baino gehiago tailerretan bildutako esperientzia.
Ikasleek hitz egiten dute
Ainara LeGardonen tailerretan eta aholkularitza saioetan parte hartu dutenen balorazioak:
LeGardon.net taldea
“Bakarrik ezin dut. Konplizeekin, bai”. Hainbat esparrutako profesionalek osatutako lankidetza-sarea finkatu dugu: zuzenbidea, bitartekaritza, kazetaritza, web-garapena, diseinu grafikoa eta administrazio-kudeaketa. Proiektu honetan laguntza ematen didaten pertsonak dira, eta aukera ematen dute zuri zerbitzurik onena eskaintzeko.

Alberto Cortés
Kazetaria, podcasterra
Kazetari formakuntza du, bizitzak bultzatu du gaurko garaietara eta teknologia berrietara egokitzera. Podcaster eta web inplementatzailea ere bada: eramagazine.fm.

Estitxu Madariaga
Abokatua, administrazio-kudeatzailea
Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kidea. 1997az geroztik Elkoar Aholkularitzan dihardu zuzenbide zibil, merkataritza, fiskal eta laboraleko arloetan.

Koro Rojo
Administrazio kudeatzailea
Administrazio eta Finantzetako Lanbide Heziketako goi maila. 1997az geroztik Elkoar Aholkularitzan dihardu, kontabilitate-, lan- eta zerga-arloetako arduradun gisa.

LeGardon.net-en egileak gara, eskubideak erreserbatuak eta autogestionatuak ditugu: norbaitek webgune honetako edukiak edozein modutan ustiatu nahi baditu, zuzenean jarri behar da gurekin harremanetan.

Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Susperka” laguntza jaso du 2020/2021/2022an.